eu | es | fr

Cartonajes Limousin
CARTONAJES LIMOUSIN S.A.L. enpresak 40 urte baino gehiago daramatza bilgarri gisa erabiltzeko uhin kartoia egiten. Beren fabrikazio edo merkaturatze prozesuetan kutxatilak, ontziak edo bilgarriak erabiltzen dituzten merkataritza edo enpresa guztiei zuzendutako zerbitzua eskaintzen du, horretarako paperezko euskarri desberdinak erabiliz eta ingurumenaren arloko Europako zuzentarauak errespetatuz. Hain zuzen ere, uhin kartoia birziklagarria da % 100ean; beraz, erabili ondoren beste bilgarri batzuk egiteko paper birziklatu bihurtzen da. Horrez gain, biodegradagarria da % 100ean, eta natura inguruneetan oso denbora gutxian desagertzen da.

Instalazioak
Enpresak bezeroen beharren jakinaren gainean dagoen talde profesionala du. Langileek behar horiek asetzeko lan egiten dute. Horretarako, bere instalazioak handitu eta modernizatu ditu; orain uhin kartoia egiteko eta kartoi hori bilgarri bihurtzeko tren onduladore bat barne hartzen du. Teknologia berri horrek bezero zorrotzenen zerbitzu beharrei erantzutea ahalbidetzen du.
Limousin Oriako
txirrindulari taldea
Maecenas sed diam eget risus varius blandit sit amet non magna. Aenean eu leo quam. Pellentesque ornare sem lacinia quam venenatis vestibulum. Aenean lacinia bibendum nulla sed consectetur. Curabitur blandit tempus porttitor. Cras mattis consectetur purus sit amet fermentum.

Kalitatea
Merkatuan kalitatea gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari zela kontuan izanda, CARTONAJES LIMOUSIN S.A.L. sektoreko lehen enpresetako bat izan zen AENORen ISO 9002 Enpresako Erregistro Ziurtagiria lortzen, eta bere bezeroei produktu guztietan kalitate bermea eskaini ahal izateko prozedura egokiak garatu ditu.
Descargar manual de calidad